Bitxikeriak
Hona hemen entzumenaren inguruko zenbait bitxikeria:
- Itsasontzian zoazenean marea zaitezke. Hori entzumenak garunari informazioa pasatzen diolako gertatzen da: entzumenak esaten du mugitzen ari zarela baina zure begiek kontrakoa adierazten dute.
- Bueltaka hasi eta bat-batean gelditzen bazara, zure entzumenari ez dio denbora ematen garunari mezu hori bidaltzera eta mareatua sentitzen zara.
- Gimnastak mugimenduak behin eta berriz errepikatzen dituztelako ez dira mareatzen, eta, horrela, garuna mugimendu horietara ohitzen dute.

http://www.flickr.com/photos/39066471@N06/7370267360/
- Haurrek helduek baino entzumen sentiberagoa dute.
- Zenbait animaliek entzumena ezohiko lekuetan daukate. Kilkerrek, esate baterako, aurreko hanketan daukate eta matxinsaltoek, berriz, gorputzaren alde banatan.
- Estribua gizakiok dugun hezurrik txikiena da, 2,6 mm-ko tamaina dauka.
- Soinuen bolumena dezibeletan (dB) neurtzen da. 90 dB-tik gorako soinuek buruko mina sor dezakete eta 130 dB-tik gorakoek, berriz, tinpanoa hautsi dezakete.
- Itsas-maskorra belarrian jartzen dugunean ez dugu itsasoa entzuten, entzumen-sistematik pasatzen den odol-ponpeoaren taupada-oihartzuna baizik.
- Ezkoa (belarri barruko argizaria) entzumen barruko guruinek sortzen dute. Ezko horrek tinpanoa hautsatik eta zikinkeriatik babesten du. Gainera, ezkoaren usain fuerteak intsektuak barrura sar daitezen saihesten du.
- Animalia batzuek entzumen izugarri sentikorra daukate. Txakurrek, esate baterako, goi-fidelitateko entzumena dute eta gizakiaren entzumenak entzun ezin dituen soinuak entzun ditzakete.
- Hegazkinera igotzean belarriak tapona ez daitezen txiklea mastekatzea komenigarria da. Masailezurreko mugimenduek Eustakioren tronpak irekitzen dituzte. Horrek erdiko belarria eta barne-belarriko presioa berdintzen laguntzen du.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License