Ikusmena

Ikusmena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da eta irudiak eta hauen ingurunea bereizteko ahalmena da. Ikusmenaren organoa begia da eta horri esker, inguruko objektuen kolorea, tamaina eta formen intentsitatea hauteman dezakegu.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Argiari esker ikusten dugu; objektuek islatzen duten argiaren bibrazioak begiek jaso eta garunera igortzen dute informazioa, bertan kodifikatu dezagun. Ikusmenaren berezitasunak erretinak argiarekiko duen sentikortasunaren eta erretinan irudiak fokatzeko duen gaitasunaren ondorio dira.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License