Gaixotasunak

Usaimenarekin loturiko gaixotasunez arduratzen den medikuntza-espezialitatea Otorrinolaringologia da. Honako hauek dira, usaimenaren gaixotasun edo anomalien artean ohikoenak:

  • Anosmia: usaimenik ez izatea, edo eta, usaimenaren galera da. Kasu batzuetan gaixotasun hau betirako izan daiteke baina beste batzuetan, denboraldi baterako izaten da. Nahasmendu horren errudunak honako hauek izan daitezke: infekzioak, zahartzea, sendagai batzuen erabilera, traumatismo ezberdinak...
  • Hiposmia: usaimenaren sentikortasuna murriztuta edukitzea da. Hainbat gaixotasun eta lesioen ondorioz ematen da nahasmendu hori. Hala ere, errudun ohikoenak arnasbideen infekzioak eta garezurreko lesioak dira. Sudur-zuloetako polipo, hormona-nahasmendu eta hortzetako arazoen ondorioz ere sortzen da nahasmendu hori.
  • Disosmia: usaimenaren distortsio bat da eta usain neutralak txartzat hartzea eragin dezake.

Adinean aurrera egin ahala, usaimenak hautemateko gaitasuna murriztu egiten da: 80 urtetik aurreragoko pertsonen %75ak usainak hautemateko gaitasuna gutxitua du.

Katarroa eta hotzeria dugunean usaimenaren zentzumena gutxitzea ere ohikoa da. Sudur-hobiak mukiz beterik daudenez usainak ezin dira usaimen-errezeptoreetaraino iritsi. Gainera, usaimena eta dastamena loturik dauden zentzumenak direnez, katarroa dugunean ezin dugu janarien zaporea ondo bereizi.

Katarroa (Andrés Nieto Porras).
http://www.flickr.com/photos/anieto2k/5315473281
Aholkuak

Hona hemen zure usaimena zaintzeko zenbait aholku:

  • Sudur-hodiak garbi edukitzea komeni da, inolako muki eta hautsik gabe.
  • Zaindu itzazu arnas-gaixotasunak: alergiak ez kontrolatzeak, usaimen galera ekar bailezake.
  • Erretzaileak dauden tokiak saihes itzazu, tabako-kea arnasteak zure organismoari kalte egin diezaioke eta.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License