Laguntza

Bost zentzumenak giza zentzumenak ezagutu eta horien gainean ditugun zalantzak argitzeko webgune paregabea da.

Ikasmaterial honen helburua bost zentzumenak zeintzuk diren eta beraien funtzioa ikertu eta ikastea da. Bost zentzumenak bost atal nagusitan sailkatuta dago eta horietako bakoitzak zentzumen bat azaltzeko xedea dauka. Gunearen ataria bost zentzumenetan murgiltzeko erakusleiho nagusia da; bertatik erabiltzailea giza zentzumen bakoitzean barneratuko da

Atal horiek ikasmaterial guztiaren adar nagusiak dira eta, bertatik mugituz gero, eduki guztietan zehar nabigatu ahal izango da.

Atal bakoitzean, batetik, eduki teorikoak daude, eta, bestetik, horiek garatzeko eta lantzeko ariketak. Horrela, atal bakoitzak aukera eskaintzen du edukiak barneratu eta ariketa ezberdinen bidez lantzeko.

Bideo, infografia, argazki eta hainbat baliabidez lagunduriko edukiak direnez, horiek irakurri, ulertu eta barneratzea erraza egiten da.

Alde praktikoari dagokionez, atal bakoitzaren edukien gainean jaso den ezagutza neurtzeko zenbait ariketa daude. Horiek hamar galderez osatutako testak, gurutzegramak, bikoteak egiteko ariketak eta talde-dinamikak dira.

Azkenik, erabiltzaileak ikasmaterialaren aurkibidean aldi oro eskuragarri ditu Bibliografia, Glosategia, Laguntza, Lotura interesgarriak eta Mapa kontzeptuala.

Orain, webgunean murgiltzea bakarrik falta zaizu.
EGIN KLIK HEMEN GEHIAGO JAKITEKO!!

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License