Testa

Erantzun ondorengo galderak. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Dastamenaren organo nagusia, mihia, ...


... muskulu lodi bat da, mintz mukoso batez estalia eta oso mugikorra.

... papilez estalita dauden kartilago luze eta mugikorra da.

... muskulu luzea da, mintz garden batez estalia eta oso mugikorra.


Ahoan zerbait sartzen dugunean hainbat sentsazio antzematen ditugu dastamenaren bitartez. Baina zeintzuk bideratzen dute prozesu hori?


Aho-barrunbean dauden ukimen-papilen bidez burutzen da.

Aho-barrunbean dauden nerbio-zuntzen bidez burutzen da.

Aho-barrunbean multzoka dauden kimiorrezeptoreen bidez burutzen da.


Zertaz arduratzen dira dastamen-papilak?


Jaten ditugun elikagaien zaporea antzemateaz arduratzen dira.

Listuarekin disolbaturiko substantziak bultzatzeaz arduratzen dira.

Nerbio-zuntzen bitartez zaporeak transmititzeaz arduratzen dira.


Mihian dauden papilak lau zapore bereizten dituzte:


Gozoa, garratza, mingotsa eta mina.

Gozoa, geza, garratza eta mingotsa

Gozoa, gazia, garratza eta mingotsa.


Mihiaren zein eremutan daude dastamen-papilak?


Mihiaren puntan, erdialdean eta atzealdean.

Mihiaren puntan, aurreko zatiko bi aldeetan, alboetan eta atzealdean.

Mihiaren aurrealdean, erdialdean eta atzealdean.



Oinarrizko lau zaporez gain...

bosgarren eta seigarren zaporeak, umamia eta gantz-azidoak hain zuzen, izan daitezkeen dastamen-errezptoreak ere baditugu.

bosgarren eta seigarren zaporeak, pikantea eta geza, izan daitezkeen dastamen-errezeptoreak ere baditugu.

milaka eta milaka dastamen-errezptore ditugu.


Zein da dastamen-zentzumenaren funtzionamendua?


Listuarekin disolbaturiko substantziak dastamen-nerbioetara iritsi, bertan zaporeak interpretatu eta jasotako sentimena garunera bidali.

Listuarekin disolbaturiko substantziak dastamen-papiletara iritsi, horiek zaporeak bereizi eta dastamen-papilen bidez, jasotako sentimena garunera bidali.

Listuarekin disolbaturiko substantziak dastamen-papiletara iritsi, horiek zaporeak bereizi eta dastamen-nerbioen bidez, jasotako sentimena garunera bidali.


Zeintzuk dira zentzumen-errezeptoreen asaldura partzial edo erabatekoaren ondorioz sor daitezkeen gaixotasunak?


anosmia, hiposmia eta disosmia

hipoageusia, ageusia eta parageusia

hiperkeratosia, ageusia eta hiposmia


Zenbat dastamen-papila dauzka gizakiak?


Gizakiok 10.000 dastamen-papila inguru dauzkagu jaiotzen garenean, baina hazi ahala galtzen goaz eta mingainekoak bakarrik gelditzen dira.

Gizakiok 10.000 dastamen-papila inguru dauzkagu jaiotzen garenean eta ez ditugu inoiz galtzen.

Gizakiok 10.000 dastamen-papila inguru dauzkagu jaiotzen garenean, baina hazi ahala galtzen goaz eta aho-sabaikoak bakarrik gelditzen dira.


Non dauzkate ornodunek kimiohartzaileak?


Adarretan, ahoan eta hanketan izaten dituzte.

Ahoan izaten dituzte, arrainek izan ezik, horiek zakatzetan, azalean eta aho inguruan ere izaten baitituzte.

Ahoan izaten dituzte.


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License