Bitxikeriak

Hona hemen ikusmenaren inguruko zenbait bitxikeria:

  • Begia argazki-makina batekin konpara dezakegu, horrela, objektiboa kristalinoa izango litzateke; diafragma, irisa; eta argazki-orria, berriz, erretina.

Argazki-makina (Antonio Rodríguez).
http://www.flickr.com/photos/ajgelado/3011936660/
  • Ikusmena ez da berdina gizaki eta animalietan. Animalia-espeziea garatu ahala, ikusmena ere garatzen da:
    • Eboluzio-maila oso apaleko animaliek ikusmen lausoa dute.


Txoria (Alberto Garcia).
http://www.flickr.com/photos/trebol_a/4933393792/

    • Ugaztun gehienek argitasun- eta iluntasun-mailak sumatzen dituzte bakarrik eta ez koloreak.

    • Primateek eta gizakiek dute ikusmenik garatuena, ikusmen binokularra eta kolorezkoa baitute.

  • Gizakiengan, irisak markatzen du pertsona baten begien kolorea. Irisaren melanina kopuruaren arabera gizakiak begi urdinak, marroiak, beltzak... izan ditzake.
  • Jaiotzen garenetik begiak tamaina berekoak dira baina sudurra eta belarriak beti doaz hazten.
  • Daltonismoa, ikusmenaren nahasmendu bat da; daltonismoa dutenek ezin dituzte zenbait kolore bereizi. Nahasmendua hereditarioa da eta sexuari lotuta dago. Horregatik, oso emakume gutxik dute gaixotasun hori eta, aldiz, gizonezkotan hamarretik batek daltonismoa du. Daltonismo mota ezberdinak daude: kolore gorria eta berdea behar bezala ez bereiztea; kolore urdina eta horia ez bereiztea...
  • Irudiak erretinaren atzealdean proiektatzen dira, baina txikiagoak eta alderantziz proiektatzen dira. Baina guk alderantziz ikusten dugu? Ez, ondoren ikusmen nerbioak irudia hartu eta garunera eraman eta honek, irudia ondo jartzen duelako.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License