Zenbat ataletan banatzen da entzumen-organoa?
Hiru: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria.
Bi: kanpo-belarria eta barne-belarria.
Hiru: kanpo belarria, tinpanoa eta barne-belarria.
Ondorengoetatik, zein da erdiko belarriko hezurtxoetako bat?
ingudea
bestibulua
tinpanoa
Zein funtzio dauka kanal erdizirkularrak?
Entzumenaren funtzioa.
Oreka mantentzearen funtzioa
Soinu-uhinak nerbio-sistemara igortzearen funtzioa.
Kanpo-belarrian zehar soinu-uhinak nora iristen dira?
entzumen-pabilioira
entzumen-hodira
tinpanora
Soinua giza belarriarentzat entzungarria izan dadin,...
... bibrazio-maiztasunak 16 eta 20.000 Hz tartekoa izan behar du.
... bibrazio-maiztasunak 30 eta 30.000 Hz tartekoa izan behar du.
… 20.000 hertzetik beherako soinua izan behar du.
Zein da gizakiok dugun hezurrik txikiena?
mailua
estribua
Zein medizina-espezialitate arduratzen da entzumenarekin erlazionatutako gaixotasunez?
dermatologia
otorrinolaringologia
oftalmologia
Tinpanoa zulatzeak gorreria sortzen du, baina zein arrazoiengatik zulatu daiteke tinpanoa?
Kanpoko entzunbidetik objektuak sartzeagatik edo presio aldaketengatik.
Soinu oso ozenengatik edo hegazkinak hartzen duen altueragatik.
Presio aldaketengatik edo ezko-tapoi batengatik.
Entzumenaren bidez jasotzen diren hotsek hiru ezaugarri nagusi dituzte:
ozentasuna, bibrazioak eta tinbrea
tinbrea, tonua eta harmonia
ozentasuna, tonua eta tinbrea
Soinuaren bolumena edo intentsitatea unitate honetan neurtzen da:
dezibeletan
dopplerretan
hertzetan
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License
Bost zentzumenak, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org