Talde-dinamika
Dastamenarekin jolasean. Talde-dinamika honetan zenbait elikagai dastamenarekin bakarrik identifikatzen saiatuko gara.
- Adina. 8 urtetik aurrera, hala ere, adin guztietako haurrak jolasteko jokoa da hau. Parte-hartzaileen adin eta ezaugarrietara egokitu behar da jolasa.
- Lekua. Edonon.
- Beharrezko materiala:
- Begiak estaltzeko zapiak.
- Elikagaiak aurkezteko platerak.
- Dastatzeko elikagaiak, hala nola, frutak (limoi, sagar, pina...), urdaiazpikoa, ozpina, tipulak, baratzuria, gozokiak, txokolatea...
- Antolakuntza. Gelakideak bi taldetan banatuko dira. Talde batek elikagaiak prestatuko ditu eta beste taldea gelatik kanpora geldituko da antolaketa ikus ez dezan.
- Jolasaren azalpena
- Lehenik eta behin, jolaserako beharrezkoa den materiala prestatuko dugu. Horretarako, elikagai bakoitzaren zati bat plater batean jarri eta bakoitzari zenbaki bat emango diogu.
- Dena prest dagoenean, bigarren taldeko kide bakoitzari begiak estali eta plater bakoitzeko elikagaia dastatzeko emango diogu.
- Ondoren dastatzaile bakoitzak honako fitxa bete beharko du:
- Zein elikagai da?
- Zelako zaporea du?
- Zeintzuk dira zapore horren ezaugarriak?
- Bestelakoak
Zein da? | Zaporea | Ezaugarriak | Bestelakoak | |
Kaxa 1 | ||||
Kaxa 2 | ||||
Kaxa 3 | ||||
Kaxa 4 | ||||
Kaxa ... |
Jetsi ezazu fitxa ariketa burutzeko
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License