Talde-dinamika
Usaimenarekin jolasean. Talde-dinamika honetan zenbait objektu usaimenaren bidez bakarrik identifikatzen saiatuko gara.
- Adina. 8 urtetik aurrera, hala ere, adin guztietako haurrak jolasteko jokoa da hau. Parte-hartzaileen adin eta ezaugarrietara egokitu behar da jolasa.
- Lekua. Edonon.
- Beharrezko materiala:
- Kartoizko kaxak, zapata kaxa batzuk adibidez, eta hauei zulotxoak egiteko guraize batzuk behar ditugu.
- Usaintzeko osagaiak, hala nola, frutak (limoi, sagar, pina...) loreak, kolonia, tipulak, ozpina, kafea...
- Antolakuntza. Gelakideak bi taldetan banatuko dira. Talde batek kaxak prestatuko ditu eta beste taldea gelatik kanpora geldituko da antolaketa ikus ez dezan.
- Jolasaren azalpena
- Lehenik eta behin, jolaserako beharrezkoa den materiala prestatuko dugu. Horretarako, kartoizko kaxei sudurra sartzeko adinako zulo bat egingo diogu guraizeekin eta bakoitzari zenbaki bat emango diogu.
- Ondoren, hautatu ditugun osagaiak kaxetan sartuko ditugu.
- Dena prest dagoenean, bigarren taldeko kideek kaxetan dagoena usaindu eta barruan zer dagoen asmatu beharko dute.
- Ondoren bakoitzak honako fitxa bete beharko du:
- Zer da?
- Zelako usaina du?
- Zeintzuk dira usain horren ezaugarriak?
- Bestelakoak
Zein da? | Usaina | Ezaugarriak | Bestelakoak | |
Kaxa 1 | ||||
Kaxa 2 | ||||
Kaxa 3 | ||||
Kaxa 4 | ||||
Kaxa ... |
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License