Dastamena

Dastamena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, ahoak ahalbidetzen duena. Bere bitartez janarien eta edarien zaporea hauteman dezakegu.

Ahoan zerbait sartzen dugunean, hainbat sentsazio antzematen ditugu dastamenaren bitartez. Sentsazio horiei gustu edo zapore esaten diegu, eta mihiaren gainazalean ditugun dastamen-zelulek (kimiorrezeptoreak) eragiten dituzte. Dastamen-prozesua aho-barrunbean multzoka dauden kimiorrezeptore horien bidez burutzen da: janariak irentsi aurretik eta irensteko unean listuan desegindako molekulak hautematen dituzte.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Zaporea dastamenaren eta usaimenaren ekintza bateratuei dagokie. Horrela, bi zentzumen horiek elkarrekin lotuta daude, dastamen prozesuan usaimen prozesuak eragiten duelarik. Hau da, janariaren usaimenak gure dastamenarekin zerikusia dauka, horregatik, katarroa dugunean jaten dugun janariak ez du betiko zaporea.

Dastamena gizakiak duen zentzumenik primitiboenetarikoa da. Dastamenaren beharra daukagu, osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen janariak eta edariak bereizteko.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License