Ukimena

Ukimena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da. Ukimenak hautematen dituen sentipenei esker, ingurunearekin elkarrekintzan jardun eta, aldi berean, gorputza estimulu kaltegarrietatik babestu dezakegu.

Larruazala giza gorputzeko organorik handiena da, gorputz osoa estaltzen baitu. Larruazalak bizirik irauteko oinarrizko funtzio batzuk betetzen ditu: gorputza estaltzeaz gain, tenperaturaren kontrola ahalbidetzen du eta ukipena eta gauzen gogortasuna ere antzematen ditu.

Ukipen sentsazio hutsa baino ez denak, eragilearen indarra areagotuz gero, presio sentipena eta mina ere eragin ditzake. Modu berean, ezberdina da ukimenaren sentsibilitatea gorputz atalen arabera: sentikortasun hori oso bizia da mihian, ezpainetan, esku ahurretan eta hatz muturretan. Larruazalaren egoerak ere sentikortasuna baldintza dezake; hiperkeratosiak (larruazal lodituak), hotzak eta anemiak sentsibilitatea gutxiagotzen dute.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License