Talde-dinamika
Ukimenarekin jolasean. Talde-dinamika honetan objektuen testurekin jolastuko dugu; zenbait osagai ukimenarekin bakarrik identifikatzen saiatuko gara.
- Adina. 8 urtetik aurrera.
- Lekua. Gelan bertan.
- Beharrezko materiala:
- Kartoizko kaxak, zapata-kaxak adibidez.
- Ukimen berezia duten objektuak erabiliko ditugu, esate baterako, lixa bat (latz), peluxe bat (leuna), buruki bat (biguna), tela (zimurra), harria (gogorra), baso bat ur (likidoa), eta abar. Osagai bakoitzak testura bat irudikatuko du.
- Antolakuntza. Gelakideak bi taldetan banatuko dira. Talde batek kaxak prestatuko ditu eta beste taldea gelatik kanpora geldituko da antolaketa ikus ez dezan.
- Jolasaren azalpena:
- Lehenik eta behin, talde batek ariketarako beharrezkoa den materiala prestatuko du. Horretarako, kartoizko kaxei eskua sartzeko adinako zulo bat egingo diogu guraizeekin eta bakoitzari zenbaki bat emango diogu.
- Ondoren, hautatu ditugun osagaiak kaxetan sartuko ditugu.
- Dena prest dagoenean, bigarren taldeko kideek eskuak kaxetan sartuko dituzte eta kaxa barruan dagoena ukimenaren bidez asmatu beharko dute.
- Eskuekin sentitzen dena fitxa batean beteko da:
- Zein objektu da?
- Zein testurak bereizten du?
- Zein ezaugarri dauzka testurak?
- Bestelakoak
Zein da? | Testura | Ezaugarriak | Bestelakoak | |
Kaxa 1 | ||||
Kaxa 2 | ||||
Kaxa 3 | ||||
Kaxa 4 | ||||
Kaxa ... |
Jetsi ezazu fitxa ariketa burutzeko
Talde-dinamika
Ukimenarekin jolasean. Origamia edo papiroflexia papera tolestuz figurak egitean datzan japoniar jatorriko artea da. Talde-dinamika honetan ukimena lantzeko origami artearen bidez figuraren bat egiten saiatuko gara.
- Adina. 8 urtetik aurrera.
- Lekua. Gelan bertan.
- Beharrezko materiala:
- Koloretako paperak.
- Guraizeak.
- Margoak.
- Antolakuntza. Ikasleak bakarka egingo du lan.
- Jolasaren azalpena:
- Lehenik eta behin bakoitzak paper bat aukeratuko du. Aukeratzen dugun figuraren arabera kolore batekoa edo bestekoa izan daiteke.
- Papiroflexia bidez figura bat egiten saiatuko gara. Horretarako hemen luzatzen diren figuraren bat aukeratu daiteke eta, bertako jarraibideak segiz, irudia burutu.
- Figura egiten hasi baino lehen, papera prestatu behar da. Kasu batzuetan, aukeratu dugun figuraren arabera papera moztu beharko dugu.
- Azkenik, beharrezkoa bada, egindako figura margotu daiteke.
Figura 1. Txakurra
Figura 2. Lehoia
Figura 3. Ahatea
Figura 4. Hegazkina
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License