Testa

Erantzun ondorengo galderak. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Zein da sudurreko ileen funtzioa?


Arnasten dugun airea iragazteaz arduratzen dira.

Aireak eramaten dituen elementu usaintsuen informazioa jasotzea.

Elementu usaintsuak kirioaren bidez garunera igaroaraztea.


Usaimenak beste zentzumenik baldintzatzen al du?


Ez, ez du beste zentzumenik baldintzatzen.

Bai, dastamen-zentzumena baldintzatzen du.

Bai, zentzumen guztiak baldintzatzen ditu.


Zeintzuk dira sudurrak betetzen dituen funtzio nagusiak?


Biriketara doan airea hezetu eta berotu, substantzia arrotzak kendu eta usaimen prozesuan parte hartzea.

Arnasa hartzeko airearen sarrera eta irteera izatea.

Objektuen lurrinak hautematea eta horiek prozesatzea.


Mintz pituitario horia...


... usaimenaren informazioa usaimen-erraboilera arte transmititzen duen nerbioa da.

... usaimen-mukosa bat da eta kanpotik sartzen den airea hezetu eta berotzeko funtzioa du.

... usaimen-mukosa bat da eta usaintzeko ekintza egiteko zelulak ditu.


Zeintzuk dira gizakiak bereiz ditzakeen funtsezko usainak?


Kiratsa, lorea eta neutroa.

Garratza, gazia, mingotsa eta gozoa.

Kanforra, almizklea, lorea, menda, eterra, mikatza eta kiratsa.


Usaimen-nerbioak...


... usaimen-informazioa garunera eramateko funtzioa duten nerbioak dira. Ondoren, garunean informazio hori interpretatu egiten da.

... mintz pituitario horiko zeluletako usaimenaren informazioa usaimen-erraboilera arte transmititzen duten nerbioak dira.

... usaimen-informazioa sudur-zuloetatik mintz pituitario horiko zeluletara eramateko funtzio duten nerbioak dira.


Sudur-hobiek tratatu egiten al dute arnasten dugun airea?


Bai, horrela arnasten dugun airea organismoan tenperatura eta hezetasun egokian sartzen da.

Bai, horrela organismoan hauts eta zikinkeriarik gabe sartzen da.

Ez, arnasten dugun airea ez da tratatzen.


Usaimen-prozesuan, usaimen-zelulek mintz pituitario horian iristen diren ... hautematen dituzte.


kinadak

nerbioak

lurrinak


Zeintzuk dira usaimenaren gaixotasun edo anomalien artean ohikoenak?


hipoageusia, ageusia eta parageusia

anosmia, hiposmia eta disosmia

hiperkeratosia, ageusia eta hiposmia


Zenbat usaimen-zelula ditu gizakiak?


Milioi bat usaimen-zelula baino gehiago ditu gizakiak sudur-barrunbearen hondoan kokatuak.

10.000 usaimen-zelula ditu gizakiak sudur-barrunbearen hondoan kokatuak.

Mila usaimen-zelula ditu gizakiak sudur-barrunbearen hondoan kokatuak.


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License