Ataria
Ongi etorri Bost zentzumenak webgunera!
Ikasmaterial honen bidez, giza zentzumenak ezagutu eta horien gainean ditugun zalantzak argitu ahal izango ditugu. Eginkizun horretarako zentzumen-organoen bidez jasotzen diren sentsazioak identifikatuko dira, zentzumen-organoak zeintzuk diren ikasi, atalak identifikatu eta bere zereginak argituko ditugu.
Xede nagusia zentzumenak ezagutzea da, era atsegin eta entretenigarrian, kalitatezko edukien eta ariketen bitartez, eta material erakargarria landuz.
Klikatu hondoko esteka hauetan, gehiago jakiteko eta Bost zentzumenak gunean murgiltzeko...
Bost zentzumenak
Zentzumenak gizakiaren organismoak inguruarekin harremanetan jarri eta bera ezagutu eta ulertzeko duen gaitasuna da. Dastamena, entzumena, ikusmena, ukimena eta usaimena dira bost zentzumenak. Ahalmen edo gaitasun horiek gorputzeko organo zehatz batzuei lotuta daude eta bakoitza informazio-mota bat jasotzeaz arduratzen da. Horrela, organo desberdinak zentzumen bakoitzaren garapena ahalbidetzen dute: begiek ingurua ikusteko ahalmena ematen digute, belarriekin soinuak entzuten ditugu, larruazalak objektuak sentitzen ditu, mihiarekin zaporeak hautematen dira eta sudurrak inguruan dagoena usaintzen du.
Izaki bizidunek inguruan duten mundua ezagutzeko behar dituzten egiturak garatu dituzte. Kanpoko inguruneari buruzko informazioa sentimen-errezeptoreen bidez iristen da, horiek inguruneko energia-mota edo estimulu (argia, hotsa, objektuak…) desberdinak nerbio-bulkada bihurtzeko gai baitira. Nerbio-bulkada horiek nerbio-sistema zentralera bideratzen dira eta bertatik garunera, jasotako informazioa prozesatu dadin. Zentzumen-organo guztiek garunarekin batera lan egiten dutela esan daiteke, garunera pasako diren zirrarak jasotzen baitituzte eta garunak ondoren zentzumenetan bihurtzen dituelako.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License