Usaimena

Usaimena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, usaintzeko aukera ematen diguna. Substantzia zehatz batzuk sudurrean sartu eta usaintzeko sentsazioa dugunean gertatzen da.

Sudur-hobien bitartez sartzen da airea gure gorputzera. Sudurreko ileak arnasten dugun airea iragazteaz eta hauts partikulak gelditzeaz arduratzen dira. Sudurreko mintz pituitarioko kirio-muturrek jasotzen dute aireak eramaten dituen elementu usaintsuen informazioa, eta, handik, usaimenaren kirioaren bidez garunera igaroarazten dute.

Usaimenak beste zentzumen batzuk ere baldintzatzen ditu, dastamena adibidez. Gainera, usaimena, dastamena bezala, zentzumen kimikoa da.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License