Bitxikeriak

Hona hemen ukimenaren inguruko zenbait bitxikeria:

  • Kameleoiak bere azala gauzak sentitzeko erabiltzen du, baina bai eta etsaietatik gorde eta babesteko ere. Kameleoia arriskuan aurkitzen denean bere azala kolorez aldatzen da. Horrela, etsaiek adarrekin, hostoekin edota basoan aurkitzen diren gauzekin nahasten dituzte.
Kameleoia hosto artean (Hornet 18).
http://www.flickr.com/photos/darkhornet/4034426798
  • Hatz-markak hatz-mamietako zimurdurak dira eta ez daude bi hatz-marka berdin. Pertsonak identifikatzeko erabiltzen da, ez baitaude bi gizaki hatz-marka bera dutenak, ez eta bikiek ere.
  • Azalak pigmentu bat dauka, melanina izeneko, azalari kolorea emateaz gain, eguzki-izpietatik babesten duena. Azal iluneko pertsonek melanina gehiago daukate azal zurikoek baino.
  • Pertsona heldu baten larruazala 1,5 eta 2 metro karratuko azalera izatera iritsi daiteke.
  • Larruazala da gizakietan gehien pisatzen duen organoa: gizakiaren larruazala gorputz osoaren %16a pisatzen du. Esate baterako, 70 kilo pisatzen dituen gizaki baten larruazalak 11 kilo inguru pisatuko lituzke.
  • Pertsona itsuek ikusmenik ez dutenez errealitatea beste zentzumenen bidez ezagutzen dute: entzumenaren eta, batez ere, ukimenaren bidez. Irakurri ahal izateko, itsuek puntuz osatutako alfabetoko berezi batetako letrak atzamar mamiekin ukitzen dituzte. Alfabeto horri Braille alfabetoa deritzo.
Braille sistema irakurtzen (Jason Pearce).
http://www.flickr.com/photos/jasonpearce/136208976/

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License