Bitxikeriak

Hona hemen usaimenaren inguruko zenbait bitxikeria:

  • Gizakiaren sudurrean milioi bat usaimen-zelula baino gehiago daude, sudur-barrunbearen hondoan kokatuak.
  • Gizakiak 10.000 usain bereizten eta gogorarazten ditugula esaten da.
  • Jaiotzeko unean usaimena aski garatua dago eta sei egunetako ahur batek, jada, usain atsegin (fruta) eta desatseginak (arrain ustela...) bereizten ditu. Gainera, jaioberriek usain ezagunekiko zaletasuna dute eta gaitasun hori erabiltzen dute amaren usaina bereizteko.
  • Usaimen zentzumenak berrogehita hamar usain-sentsazio primario jaso ditzake. Ikusmenaren bidez, berriz, hiru kolore primario besterik ez ditu bereizten (gorria, horia eta berdea), eta dastamenak lau zapore hartzen ditu (gazia, gozoa, mingotsa eta garratza).
  • Gizakiaren usaimena ahula da ugaztun haragijaleek dutenaren ondoan. Txakurrek eta beste animalia batzuek usaimena oso garatua dute. Horrela, usaimen-epitelioz estalitako gunea gizakietan baino handiagoa dute (gizakiek sudur-barrunbearen sabaiko 5 cm2 dute soilik estalia).

Txakurraren usaimena (David Arellano).
http://www.flickr.com/photos/reus_/3229060164/
  • Intsektu batzuek usaimen-zentzumena antenetan daukate. Pipiak adibidez, 60 kilometrotara usain dezake.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License