Talde-dinamika
Entzumenarekin jolasean. Talde-dinamika honetan entzumen-zentzumenak dauzkan mugez ohartzeko parada izango dugu.
- Adina. 8 urtetik aurrera.
 - Lekua. Gelan bertan.
 - Beharrezko materiala. Ezer ere ez.
 - Antolakuntza. Ikaskideak binaka antolatuko dira.
 - Jolasaren azalpena:
 - Bi ikasle aurrez aurre kokatuko dira, bata bestearen aurrean.
 - Bata igorlea eta bestea hartzailea izango da.
 - Igorleak hitz bat esango du ahots normalez eta ondo ahoskatuta. Hartzaileak entzundako hitza errepikatu behar du. Ondo esaten badu biek pausu bat atzera egingo dute.
 - Ikasle igorleak beste hitz bat esango du, beti ahots beraz eta tonu beraz.
 - Horrela jarraituko dute igorleak huts egin arte edo gelako pareta ukitu arte.
 
- Arauak:
 - Esaten diren hitzak beti tonu berean esan behar dira.
 
- Pausoz pauso
 
Ordenatu honako esaldi hauek entzumen-prozesuaren pausuak jarraituz:
- Entzumen-organoak seinale hori entzumen-nerbioen bidez informazioa garunera bideratzen du. (8)
 - Ingudeak estribua jotzen du. (5)
 - Hots horiek kanpo-entzunbideetatik pasatzen dira eta tinpanoa dardarka jartzen dute. (2)
 - Tinpanoaren bibrazioa mailura transmititzen da. (3)
 - Entzumen-organoak barraskiloan sortutako estimuluak jasotzen ditu. (7)
 - Mailuak ingudea kolpatzen du. (4)
 - Burmuinak iristen zaion informazioa interpretatzen du. (9)
 - Estributik zehar barne-belarrira pasatzen da eta hor estimulu bat sortzen du barraskiloan. (6)
 - Soinu-uhinak airean zehar belarri-pabiloia sartzen dira. (1)
 
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License